Cookies politika https://www.ccmpv.eus./ webgunean cookie propioak nahiz beste batzuenak erabiltzen ditugu analitikak egin eta zure perfilaren araberako publizitatea erakusteko, nabigatzen duzunean dituzun ohituren arabera (adibidez, bisitatzen ditugun weborriak). Informazio gehiagorako ikus Cookie politika.Cookie guztiak onar ditzakezu “Onartu Cookieak” botoia sakatuz edota konfiguratu ditzakezu edota ez onartu “Cookieak konfiguratu” botoiean.
Behar-beharrezkoak diren cookieek izaera teknikoa dute eta aktibatuta behar dute egon bai webgunearen funtzionamendu egokirako bai eta zure lehentasunak gorde ahal izateko cookien konfigurazioari dagokionean
Webgune honek Google Analitycs baliatzen du informazioa anonimoa jasoz, adibidez, lekuak dituen bisitak edo orri bisitatuenak neurtzeko. Cookie hauek aktibatuz gero, erabiltzaileen interesak ezagutzen eta webgunea hobetzen lagunduko diguzu
Bilatzailea :
Menura itzuli
Zer da EAE-ko PAIME - Sendagile Artean? Sendagile Artean mediku gaixoari osoko arretaren programa da, baita ere PAIME (Programa de Atención Integral al Médico Enfermo) bezala ezagutzen dena. Sendagile Artean Euskadiko Medikuen Kontseiluaren PAIMEa da beraz, zeina hiru lurralde historikoetako elkargo ofizialek osatzen duten. Hala bada, Sendagile Artean PAIME autonomikoa da, arazo psikiatriko edo adikzioak dituzten mediku eta lankideei behar duten arreta eskaini nahi diena, gizartearen osasuna babestuz eta jardunbide mediku egokia bermatuz.
Euskadiko Medikuen Kontseilua programaren kudeaketaren arduraduna da. Beraz medikuen eta medikuentzako programa bat da. Programak koordinatzaile bakarra du programa osorako eta arreta psikiatriko anbulatorioko hiru unitate ditu, bat lurralde historiko bakoitzeko. Ospitaleratzea beharrezkoa denean, intunpeko unitateetan egiten da.
PAIMEa bereizten duten bi ezaugarriak borondatezkoa izatea eta konfidentzialtasuna dira. Nahi duena soilik sartzen da programara, ez baita inor horretara behartzen. Konfidentzialtasunaren bitartez pazientearen nortasuna babesten da, estigmatizazioa ekiditeko helburuarekin. Horretarako itxurazko izenak erabili eta itxaron-gela komunak ekiditen ditugu, ospitaleratzeak Autonomia Erkidegotik kanpo egiten dira, kontsultategiak ez daude PAIME-kontsultategi bezala identifikatuta, etab...Nola sartu PAIMEra
PAIME programaren arduradunarekin harremanetan jartzeko, zure Elkargora dei dezakezu eta modu guztiz konfidentzialean emango zaizu honen telefonoa.
Bestela, Elkargoetako webguneen eremu pribatuan ere eskura dezakezu telefonoa:
Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseilua
Email: info@ccmpv.eus
Garatua PKF Attest